Zer behar dut webgune bat edukitzeko?

Lehenik eta behin, webgunearen helburuak argi eduki eta zein motatako edukia argitaratu nahi duzun jakin ( informazioa, produktuak edo zerbitzuak).

Zenbat denbora itxaron behar da webgune bat edukitzeko?

Azken gauzatzean eragin dezaketen hainbat faktore daude. Hauek orrialde kopurua, erabilera (web denda izango bada adibidez) elkarrekintza maila, diseinu grafikoaren inplikazioa etb. izan daitezke besteak beste

Zer da blog edo bitacora bat?

Norberaren, edo zenbaitzuen, egunkari bezela balio duen eta jendarteari irekia den webgunea da. Bloga aldizka eguneratzen da eta egileak bertan bere lanak, azalpenak, gustuak etb. aurkezten ditu.

Webgunearen edukia nork ematen du?

Webgunearen edukia bezeroak jartzen du. Elkarrizketa bidez egindako zerbitzu moduan, nire aldetik ,diseinu grafiko, argazki edo eta testuak jaso ditzaket.